NOVEDADES

ELKAR HEZI: Norberaren Ekimena eta Autonomiaren Garapena

ELKAR HEZI Norberaren Ekimenaren eta Autonomiaren Garapena (Curriculumaren Oinarrizko Gaitasuna) sustatzeko, Berrikuntza Proiektu batean murgilduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaturiko proiektuan, ELKAR HEZIrekin batera, EHUko Psikologia Fakultatea, IMH eta EAEko beste 8 ikastetxe ari dira parte hartzen.

Norberaren bizitzan, pertsona edo gizarteko kide bezala, lan arloan, eta, jakina, geroko ikasketetako ibilbide egokirako, curriculumean ezinbesteko bezala definitutako 8 Oinarrizko Gaitasunetariko bat, nork bere Ekimenaren eta Autonomiaren Garapena dugu.

Gaitasun edo konpetentzia hau, modu teoriko batean azaldurik, curriculumean bertan topa dezakegu. Gai honen inguruan, bibliografia dezente ere eskura daukagu. Azken garaiotan gainera, ugaritu egin dira gai jakin batean ardazturiko ekintzaletasunaren gaineko proiektutxoak. Hala ere, denon ezaugarria, besteak beste, partziala eta zatikatuak izatea da. Honenbestez, orain arte behintzat, oinarri zientifikoetan eraikita, ez da diseinatu eta are gutxiago esperimentatu, curriculumean era integratuan txertaturik konpetentzia hori sustatzeko eta sistematikoki lantzeko proposamen pedagogiko-didaktikorik.

Bada, beste ikastetxe batzuen artean, ELKAR HEZI partner gisa aukeratua izan da horixe xede duen Hezkuntza Berriztatzeko Proiektu batean aritzeko. ELKAR HEZIrekin batera, IMHren koordinaziopean, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatea (Metodologia eta Giza Jokaera Zientzien Saila), EAEko beste 8 ikastetxe eta IMH bera. ELKAR HEZIren partaidetzak plus bat dauka, izan ere, bera da 0-18 urte bitarteko ikasleak dituen, eta Lanbide Heziketakoa ez den bakarra. Hasierako proiektu bezala, iaz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Berrikuntza Proiektu onenaren saria eman zion Lanbide Heziketaren eremuan. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz laguntzen du proiektua.

Proiektuaren helburua zera da: ikasleen ekimena, iniziatiba modu integratu, sistematiko, global eta eguneroko curriculumarekin batera edozein ikasmailatan lantzeko diseinatu den proposamen pedagogiko-didaktikoa gauzatzea, esperimentatzea, balioztatzea eta hobetzea.

Horretarako, dagokion prestakuntza jaso ostean, irakasleok, ikasleekin batera, ikasturte osoan zehar, 7 Ekintza Plan aplikatu behar dituzte irakaste-ikaste prozesuaren barruan. Aplikazioaz gain, dagozkien neurketak eta ebaluazioak egin behar dituzte, izan ere, ikasleen ekimena, iniziatiba garatzeko aipatutako Planen esangura eta balioa zientifikoki balioztatzeaz bat, Planak gauzatzeko diseinaturiko dinamikak beraiek ere esperimentatu, baloratu eta hobetzea da helburuetariko bat.

Bere oinarri epistemologikoa eta “corpus” teorikoa, batez ere, eremu germaniarrean egindako ikerketetan sustraitu egiten dira. Adibide moduan, giltzarri batzuk, Giessen eta Amsterdameko Unibertsitateetako Michael Frese eta Doris Fay ikerlarien Personal Initiative: An Active Performance Concept For Work In The 21st Century izeneko artikuluan irakur ditzakegu.

Koordinazio lan orokorrak, IMHko Imanol Ulaciak egiten ditu. Gaiaren gainean gogotik ikertzeari eta ikasteari eman ostean, Proiektua ezartzen formatzaile eta ahlokulari/laguntzaile gisa dihardu ikastetxeetan.

Iturria: Elkar Hezi ikastetxea

  1. Aún no hay comentarios.
  1. No trackbacks yet.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: